Puntuen zerrenda
Gauzarik apalenari, areago, gauzarik apalgarrienari garrantzia emateko, bide bakarra maitatzea da.
Maitasunez egiten den guztia eder eta handi bihurtzen da.
Maitasunez egin ezazue dena. —Horrela ez dago gauza txikirik: dena da handi. —Gauza txikietan Maitasunez irautea heroismoa da.
Maitasunez burututako egintza txiki batek, zenbat balio duen!
Ez al duzu ikusi nolako «huskerietan» dagoen giza maitasuna? —Ba, Jainko Maitasuna ere «huskerietan» dago.
Ez al duzu ikusi Jesusen begietako distira, alargun behartsuak bere limosnatxoa tenpluan uzten duenean? —Emaiozu zuk ahal duzuna: merezimendua ez dago gutxian ezta ugarian, emateko borondatean baizik.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/book-subject/camino/34297/ (2025-11-18)