Solasaldiak

Liburuak zazpi elkarrizketa biltzen ditu, Josemaría Santuak 1966en eta 1968en artean hedabide batzuei emandakoak, hala nola Le Figaro, The New York Times, Time, L'Osservatore della Domenica eta Espainiako hainbat aldizkari (Telva, Gaceta Universitaria y Palabra).

Fundatzaileak luze eta zabal erantzuten die batzuetan hari egindako galderei, gai ugariak jorratzen dituztenak: Eliza eta amaitu berria zen Kontzilioa, norberaren eskubide eta askatasunak, bizitza unibertsitarioa, emakume eta gizartea, Opus Dei ea.

Liburua “Mundua bihotz bihotzez maite” homiliarekin amaitzen da, Nafarroako Unibertsitatearen Campusean 1967ko urriaren 8an emanikoa, 40.000 pertsonen aurrean, Espainia, Amerika eta Europako hainbat herrialdetatik etorriak. Modu trinko, zuzeneko eta argian adierazten du homilia honek Opus Deiren espiritua, zeinean elkarrizketatzaileei emandako erantzunak inspiratuak dauden.

Elkarrizketak Mons. Escrivá de Balaguer-ekin liburua gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta portugaleraz argitaratu zen lehenbizikoz 1968ko azken hiruhilekoan. Gero beste hizkuntza batzuetan argitaratu da.

Liburu osoa euskaratu gabe dago oraindik, "Mundua bihotz bihotzez maite" Homilia bakarrik.

Kapituluak
Liburu hau beste hizkuntza batean