143

Kasu honetakoak ez diren arrazoiengatik –ongi ezagutzen ditu, ordea, Sagrarioan gure buru dugun Jesusek–, Jainkoaren seme naizela bereziki jakitera eraman nau nire bizitzak, eta nire Aitaren bihotzean sartzeak dakarren poza gozatu dut, zuzentzeko, neure burua garbitzeko, bera zerbitzatzeko, ulertu eta guztiei barkatzeko, haren maitasunaren eta nire beherapenaren bitartez.

Horregatik, ba, berriro ohartarazi nahi dizuet zuek eta nik badugula berritzeko premia, hain erraz lokarturik uzten gaituen ahultasun loaldi horretatik esnatzeko; eta era sakonago eta biziagoan gure Jainko seme-alabatasunaz ohartzeko.

Jesusen ereduak eta Kristo sortaldeko lurralde haietatik pasa izanak egia horretaz jabetzera laguntzen digute. Gizakien testigantza onartzen baldin badugu –irakurtzen dugu epistolan– are indartsuagoa da Jainkoaren testigantza5. Eta, Jainkoaren testigantza zertan datza? Berriz ere San Joanek dio: begira zer nolako maitasuna izan digun Jaunak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara… Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara6.

Urteetan zehar, errealitate pozgarri honetan bihozgabetu gabe euskarritzen saiatu naiz. Edozein egoeratan, nire otoitza berdina izan da, tonua aldatuz: Jauna, Zuk ipini nauzu hemen; Zuk utzi duzu hau edo bestea nire esku, eta Zugan dut nik konfiantza. Badakit nire Aita zarela, eta beti ikusi izan dut haurrek beren gurasoengan konfiantza osoa izaten dutela. Apaiz naizenez, nire esperientzia da Jainkoaren besoetan egote horrek jaiera sendo, sakon eta baketsua lortzera laguntzen duela eta asmo zuzenez eten gabe lan egitera.

Oharrak
5

1 Jn V, 9.

6

1 Jn III, 1-2.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean