144
Jesu Kristoren eredua
Quasi modo geniti infantes... Poztu nau Jainkoaren ume txikien pentsamolde hau edonon zabaltzeak, Mezako liturgian ere jasotzen diren hitz hauek ahogozatzera eramango gaituena: Jainkoarengandik jaio den orok mundua garaitu egiten du7, eragozpenak gainditzen ditu eta garaipena lortzen, arimen eta gizartearen bakearen aldeko borroka handi honetan.
Gure jakituria eta gure indarra, hain zuzen ere, Jainkoaren begien aurrean txikiak, ezerezak, garela jakitean dago; baina Berak bultzatzen gaitu, aldi berean konfiantza osoz mugi gaitezen eta Jesu Kristoz, bere Seme bakarraz, hitz egin dezagun, guk hutsegite eta miseriak izan arren, gure ahultasunarekin batera, hura gainditzeko, borroka falta ez bada.
Entzungo zenidaten behin eta berriro Eskritura Santuko aholku hura errepikatzen: discite benefacere8, egia baita on egiten ikasi eta erakutsi behar dugula. Geure burutik hasita, gutako bakoitzak, gure lagun bakoitzak, gizaki bakoitzak bilatu behar duen ondasuna zein den jakiten ahaleginduz. Ez dut bide hoberik ezagutzen Jainkoaren handitasuna gogoan hartzeko: zerbitzatzen ikastea, ikuspuntu esanezin eta xalo honetatik begiratuz: Bera gure Aita dela eta gu bere seme-alabak.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/144/ (2026-11-07)