153

Iubilate Deo. Exsultate Deo adiutori nostro20. Gorets ezazue Jainkoa, pozez bete zaitezte gure laguntza bakarra den Jaunagan. Jesus, hau ulertzen ez duenak ez daki ezer maitasunaz, ez bekatuez, ez miseriez! Ni gizagaixo bat naiz, eta ezagunak ditut bekatuak, maitasuna eta miseriak. Ba al dakizue zer den Jainkoaren bihotzeraino altxatuta egotea? Ulertzen al duzue arimak Jaunari aurrez aurre hitz egin, bere bihotza hustu eta bere kexak azaltzen badizkio? Ni kexatu egiten natzaio, adibidez, norbait adin gordinean bereganatzen duelarik, oraindik urte askotan zerbitza bailiezaioke mundu honetan; ez baitut ulertzen. Baina uste oneko kexak dira, bai baitakit Jainkoaren besoetatik urrun, laster estropezu egingo nuela. Beraz, berehala, astiro, Zeruaren erabakiak onartzen ditudan bitartean, hau eransten dut: egin bedi, bete bedi, goratua eta beti goraipatua izan bedi Jainkoaren Borondate guztiz zuzen eta maitagarria, gauza guztien gainetik. Amen. Amen.

Hauxe da Ebanjelioak irakasten digun jokamoldea, maleziarik santuena eta apostolutza lan eraginkorraren iturria; eta hauxe da ere gure maitasunaren eta gure Jainko seme-alaben bakearen iturburua, eta gizakiei maitasuna eta lasaitasuna igortzeko bidea. Honela bakarrik lortuko dugu gure bizia Maitasunean amaitzea, gure lana santutuz eta Jainkoaren gauzen zorion ezkutua han bilatuz. Haurren lotsagabekeria santuaz jokatuko dugu eta zaharren lotsari –itxurakeria– uko egingo diogu, erorialdi baten porrotetik pasa ondoren Aitarengana itzultzeko beldur baitaude.

Ebanjelioa Santuak gaur jasotzen duen Jaunaren agurraz amaitzen dut; pax vobis! Bakea zuei… eta pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean21, Aitarengana laguntzen gaituen Jaun hori.

Oharrak
20

Sal LXXX, 2 (Mezaren Sarrera).

21

Jn XX, 19-20.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean