147

Izan zaitezte haurrak benetan! Zenbat eta gehiago, hobe. Apaiz honen esperientziak hitz egiten dizue, askotan altxatu behar izan baita Jainkoaren Nahi zehatz bat betetzen saiatu den hogeita hamasei urteotan zehar –zein luzeak eta zein laburrak egin zaizkidan!–. Gauza batek lagundu izan dit beti: haur izaten jarraitzen dudala, eta nire Amaren magalean eta Kristo nire Jaunaren Bihotzean sartzen naizela etengabe.

Ariman benetako kalteak egiten dituzten erorialdi handiak, eta emaitza ia-ia konponezinekin zenbait aldiz, haziak, buruaskiak uste izatearen harrokeriagatik datoz beti. Orduan, gehienetan, eman ahal dionari laguntza eskatzeko gauza ez izate moduko bat nagusitzen da pertsona horretaz: ez Jainkoari bakarrik; adiskideari, apaizari. Eta arima gaixo hori, bere zorigaitzean isolaturik, noraezean, bide okerrean hondoratzen da.

Eska diezaiogun Jainkoari, oraintxe bertan, ez gaitzala inoiz utzi buruaski sentitzen, bere laguntzaren, bere hitzaren, bere Ogiaren, bere kontsolamenduaren eta bere indarraren gogoa hazarazi dezala gugan; rationabile, sine dolo lac concupiscite: susta ezazue haur izatearen gose-egarria. Sinets ezazue horixe dela harrokeria gainditzeko modurik onena. Jakin ezazue gure egintzak onak, handiak, jainkozkoak izateko, horixe dela erremediorik onena. Benetan diotsuet: berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan14.

Oharrak
14

Mt XVIII, 3.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean