154
Hementxe gaude, consummati in unum1 eskaera eta asmoetan bat eginik, Jaunarekin solasaldi hau hasteko prest eta bere eskuetan tresna eraginkorrak izateko gogo berrituarekin. Sakramentuan gordeta dagoen Jesusen aurrean –zenbat maite dudan Jaunaren egiazko presentzia Eukaristian aitortzea!–, susta ezazue zuen bihotzetan sendotasunez beteriko taupada bat bidaltzeko gogo bizia, otoitzaren bidez, munduko leku guztietara, Jainkoaren eta arimen zerbitzuan bere bizia ematen duen pertsona bat dagoen munduko azken bazterreraino. Izan ere, Santuen Elkartasunaren egia zoragarriari esker, bat eginik baikaude –laguntzaile2 garela dio San Joanek– Jaunaren egia eta bakea zabaltzeko lanean.
Bidezkoa da Maisuaren antzera jarduteko moduan pentsa dezagun; astiro, gogoeta eginez, gure jardueran distiratu behar duten bertute batzuk zuzenean Jaunaren bizitzatik ikas ditzagun; benetan Kristoren erregetza zabaldu nahi badugu.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/154/ (2026-11-07)