129
Jesusek bere burua eskaini zuen, maitasunez holokausto eginik. Eta zu, Kristoren ikasle, zu, Jainkoaren seme kutun, zu Gurutzeren prezioan erosia izan zaren hori, zu ere prest egon behar zara zeure buruari uko egiteko. Beraz, direnak direla pasatzen ari garen gorabeherak, ez zuk eta ez nik ezin dugu jokaera geurekoi, burgestu, eroso, ezta lasairik eraman… –barkatu, nire egiazaletasuna–, jokaera ergela! Gizakiek maita zaitzatela bilatzen ari bazara, eta ongi ikusia eta estimatua izateko gogo bizia baduzu, eta ez baduzu bizitzan zure atsegina baizik bilatzen, desbideratu zara… Santuen herrian, atsekabeen bide latz, mehar eta estuetatik pasatzen direnei bakarrik uzten zaie sartzen, atseden hartzen, eta Erregearekin gizaldi eta gizaldietan errege izaten8.
Zeure borondatez hartu behar duzu Gurutzea gainean eramateko erabakia. Bestela, ahoz Kristo imitatzen duzula esango duzu, baina zure ekintzek ezeztatuko dute; horrela ezingo duzu Maisua kutunki tratatu, ezta benetan maitatu. Behar-beharrezkoa da kristauok egia honetaz ongi jabetu gaitezen: ez gabiltza hurbil Jaunaren atzetik gure borondatez ez badiogu ukatzen geure buruari apetak, harropuzkeriak edo atseginak eskatzen digutena… Ez da egunik pasa behar zuk hilduraren graziaz eta gatzez hura ondu gabe. Eta utzazu alde batera ideia hau: orduan zorigaitzeko izatera behartua zaudela. Hori zoriontasun urria zurea, zeure burua menderatzen ikasten ez baduzu, zure grinei eta gurariei zapaldu zaitzatela uzten badiezu, zure gurutzea gailentasunez hartu beharrean.
Pseudo-Makario, Homiliae, XII, 5 (PG, 34, 559).
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/129/ (2026-11-07)