140

Agian, une honetara arte ez genuen Kristoren urratsei hain hurbiletik jarraitzeko premia sentitu. Beharbada ez ginen ohartu haren opari ordaingarriari gure uko egite txikiak batu geniezazkiokeela: gure bekatuengatik, garai guztietako gizakien bekatuengatik, Jainkoaren aurka, oraindik bere non serviam! mantenduz, Luziferrek egiten duen lan zitalagatik. Nola ausartuko gara esaten itxurakeriarik gabe: Jauna, zure Bihotz txit maitagarria zauritzen dituzten irainak min ematen didate, zure Maitasunaren gorespenez gauza ñimiñoenari uko egiteko edo opari txikiena eskaintzeko gauza ez bagara? Penitentziak –egiazko ordaina– eskaintza eta maitasunaren bidetik bultzatzen gaitu. Eskaintza, ordain bezala eta maitasuna besteei laguntzeko, Kristok guri lagundu digun bezala.

Hemendik aurrera, izan maitatzeko presa. Maitasunak kexa eta protesta galaraziko dizkigu. Izan ere, sarritan jasaten ditugu atsekabeak, egia da; baina kexatu egiten gara; eta, orduan, Jainkoaren grazia alferrik galtzeaz gain, ez diogu aukerarik ematen aurrerantzean eskaerarik egiteko. Hilarem enim datorem diligit Deus24. Jaunak alaitasunez ematen duena maite du, bihotz maitemindu batetik berez sortzen den berezkotasunez, ez mesede bat egingo balu bezala espantuka bere burua ematen duena.

Oharrak
24

2 Ko IX, 7.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean