136

Maisuaren xalotasuna bere sakontasun osoan ikus dezazuela interesatzen zait, bere penitentziazko bizitza harrokeriaz agertzen ez duena, horixe bera eskatzen baitizu zuri: barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi usain gozoz burua eta garbitu aurpegia, zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina20.

Horrela saiatu behar zara penitentzia espirituan: Jainkoari begira eta seme-alaba gisa, bere aitari zenbat maite duen erakusten dion haurtxoa bezala, balio gutxiko bere ondasun eskasei uko eginez –karrete bat, bururik gabeko soldadutxo bat, botila txapa bat–; pauso hori ematea kosta egiten zaio, bai, baina azkenik, maitasuna da garaile eta, pozez beterik, eskua zabaltzen du.

Oharrak
20

Mt VI, 16-18.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean