134

Zeruko Ama bedeinkatuarengana zuzentzeko ordua duzu, besoetan hartu eta haren Semearengandik begirada errukitsu bat lor diezazun. Eta saia zaitez erabaki zehatzak ateratzen berehala: min egiten badizu ere, motz ezazu oztopo zaizun gauza txiki hori, Jainkoak eta zuk ongi ezagutzen duzuen hori. Harrokeria, haragikeria eta naturaz gaindiko zentzurik eza elkartuko dira zuri belarrira xuxurlatzeko: hori? Baina, gorabehera zozo eta ñimiño bat baizik ez da! Erantzun zuk, tentaldiarekin hizketan aritu gabe: Baita Jainkoaren eskaera honetara ere neure burua egokituko dut! Eta ez zaizu arrazoirik faltako: maitasuna gauza txikietan adierazten da bereziki. Gehienetan, Jaunak eskatzen dizkigun opari zailenak oso txikiak izaten dira, baina, bihotzaren taupadak bezala, jarraituak eta baliotsuak.

Zenbat ama ezagutu dituzu egintza heroiko eta apartako baten protagonista direnak? Gutxi, oso gutxi. Zenbat ama, ordea, ez ote ditugu ezagutzen zuk eta nik benetan heroikoak, inoiz ikuskizun berezi baten protagonizta gisa azaltzen ez direnak edo –esan ohi den bezala– inoiz albiste izango ez direnak? Bere buruari uko egiten bizi dira beti, beren gustuko gauzak eta zaletasunak, beren denbora edo arrakasta aukerak murriztuz alaiki, seme-alaben bizitza egunez egun zorionez betetzeko.

Puntu hau beste hizkuntza batean