180
Kastitatea litekeena da
Denok ditugu grinak arrastaka; denok zailtasun berak aurkitzen ditugu, edozein adinetan. Horregatik, borrokatu behar dugu. Oroit zaitezte San Paulok idazten zuenaz: datus est mihi stimulus carnis meæ, angelus Satanæ, qui me colaphizet16 haragiaren bizigarria altxatzen da, Satanasen aingeru bezala, eta aurpegian jotzen dio, bestela, harro bailitzateke.
Ezin da, Jainkoaren laguntzarik gabe, bizitza garbia eraman. Umilak izan gaitezen eta laguntza eska diezaiogun nahi du Jainkoak. Ama Birjinari konfiantzaz beterik eskatu behar diozu, orain bertan, zure bihotzaren bakardadean lagun hartuta, hitzen hotsik gabe: Ama, nire bihotz gaixoa ergelki altxatzen da… Zuk ez banauzu babesten… Eta babestuko zaitu, garbi gorde dezazun eta Jainkoak esan dizun bidea egin dezazun.
Semeok: umiltasuna, umiltasuna; ikas dezagun umilak izaten. Maitasuna zaintzeko zuhurtasuna behar da, kontuz ibili eta ez utzi nagusitzen beldurrari. Espiritualtasunaren autore klasikoen artean, askok deabrua kateaz lotutako zakur amorratuarekin konparatzen dute: hurbiltzen ez bagatzaizkio, ez digu hozka egingo, zaunka ari bada ere etengabe. Zuen arimetan umiltasuna sustatzen baduzue, abaguneak saihestuko dituzue ziur, eta zuen ausardia ihes eginez agertuko duzue; eta egunero Zeruaren laguntza bilatuko duzue, maiteminduen bidexka honetatik lirain aurreratzearren.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/180/ (2026-11-07)