184

Giza maitasuna eta kastitatea

Nire Jaunarekiko tratuari eusteko, sarritan azaldu dizuet –ez zait axola jakitea–, balio izan didate ere herriko kanta horiek, maitasunari buruzkoak ia beti; benetan gustatzen zaizkit. Jaunak, ni eta zuetako batzuk, erabat beretzat hautatu gaitu; beraz, Jainkoarengana egokitzen dugu giza kanta horietako maitasun noblea. Espiritu Santuak horixe egiten du Kantarik Ederrenean eta garai guztietako mistikoek halaxe egin dute ere.

Errepasa itzazue Avilako Santuaren bertso hauek: Atsedenean egon nadin nahi baduzu / maitasunagatik atseden hartu nahi dut; lan egitea agintzen badidazu; lanean hil nahi dut. / Esan ¿non, nola, noiz? /Esan, Maitasun gozo, esan: / Zer nahi duzu nitaz?21. Edo modu liluragarriz hasten den Gurutzeko San Joanen kanta hura: Goibel dago artzaitxoa, bakarrik / ez du atseginik, ez bozkariorik / pentsamendua maitearengan jarririk / eta bihotza guztiz urraturik22.

Giza maitasunak, garbia bada, errespetu handia, gurtza esanezina sortzen dit. Nola ez ditugu estimatu behar gure gurasoen maitasun santu eta jator horiek, Jainkoarekin dugun adiskidetasunaren zati eder bat beraiei zor diegunez gero? Nire bi eskuekin bedeinkatzen dut maitasun hori eta, bi eskuekin zergatik esaten dudan galdetu didatenean, hauxe izan da nire berehalako erantzuna: lau ez ditudalako!

Bedeinkatua izan bedi giza maitasuna! Baina niri Jaunak gehiago eskatu dit. Eta hori, teologia katolikoak baieztatzen du, Zeruko Erreinuarengatik nork bere burua Jesusi bakarrik eskaintzea, eta Jesusengatik gizon-emakume guztiei, ezkon maitasuna baino gauza bikainagoa da, ezkontza sakramentua, sacramentum magnum23, izanda ere.

Baina, nolanahi ere, bakoitza bere lekuan, Jainkoak ariman isuri dion deiarekin –ezkongabea, ezkondua, alargun edo apaiz– garbitasuna fintasunez bizitzen saiatu behar da, denontzat bertute baita, eta denongandik borroka, fintasuna, bikaintasuna, eta sendotasuna eskatzen baitu, Gurutzean Kristoren bihotz maiteminduaren ondoan jartzen garenean bakarrik ulertzen den fintasuna. Ez izan kezkarik noizbait tentaldiak mehatxu egiten dizuela sentitzen baduzue. Sentitzea gauza bat da eta onartzea beste bat. Tentaldia erraz baztertu daiteke Jainkoaren laguntzarekin. Inoiz ez da komeni, ordea, tentaldiarekin hitz egitea.

Oharrak
21

Santa Teresa Jesusena, Vuestra soy, para Vos nací. Poesías 5, 9.

22

San Joan Gurutzekoa, Otras canciones a lo divino de Cristo y el alma. Poesías, 10.

23

Ef 5, 32.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean