187
Esan ohi dut hiru direla lurrean pozez betetzen gaituzten puntuak eta Zeruko betiko zoriona iristen digutenak: fedeari, bakoitzak jaso duen deiari eta garbitasunari diegun fideltasun irmo, fin, alai eta eztabaidagabea. Bideko sasiei helduta gelditzen dena –sentsualitatea, harrokeria…– bere borondatez geldituko da eta, zuzentzen ez badu, zorigaiztokoa izango da, Kristoren Maitasunari bizkarra emateagatik.
Berriz ere diot denok ditugula miseriak. Baina gure ahultasun horiek inoiz ez gaituzte Jainkoaren maitasuna baztertzera eraman behar, baizik eta Maitasun horren babesean jartzera, Jainkoaren ontasun horren barruan sartzera, antzinako armagizonak beren armaduren barruan sartzen ziren bezala: ecce ego, quia vocasti me hura26 –kontatu nirekin, dei egin didazulako– gure defentsa da. Ez gara Jainkoagandik urrundu behar gure ahultasunak ikusten ditugulako; gure ahultasunei eraso egin behar diegu, hain zuzen ere, Jainkoak bere konfiantza gugan jarri duelako.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/187/ (2026-11-05)