192
Siloeko ur putzuaren ondoan
Nik nahi nuke Jesus izan zedila fedeaz hitz egiten diguna, fede lezioak ematen diguna. Horregatik Itun Berria ireki eta Harekin biziko ditugu bere bizitzaren pasarte batzuk. Ez baitzuen gutxietsi bere ikasleei irakastea, poliki-poliki, Aitaren borondatea betetzera jar zitezen uste onez. Hitzez eta egitez irakasten die.
Begiratu San Joanen bederatzigarren kapitulua. Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek. Eta ikasleek galdetu zioten: Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?6 Gizon hauek, Kristoren ondo-ondoan egonda ere, gaizki pentsatzen dute itsu gaixo hartaz. Horregatik, ez zaitezte harritu, bizitzan zehar, Eliza zerbitzatzen duzuenean, zuekin edo beste batzuekin haien antzera jokatzen duten Jaunaren ikasle batzuk aurkitzen badituzue. Ez kezkatu horregatik eta, itsuak bezala, ez iezaiezue kasurik egin: jar zaitezte benetan Kristoren eskuetan. Berak ez du eraso egiten, barkatu egiten du; ez du gaitzesten, absolbitzen du; ez dio bihotz hotzez begiratzen gaixotasunari, baizik eta, jainkozko arduraz, erremedioa jartzen dio.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/192/ (2026-11-08)