201
Bizitza arrunta eta kontenplazioa
Bagoaz berriz Ebanjelio Santura eta San Mateok hogeita batgarren kapituluan kontatzen digun pasaian gelditzen gara. Hauxe esaten digu: Jesus berriro hirira zetorrela, gosetu egin zen, eta pikondo bat bide bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen25. Hau poza, Jauna, zu gosez ikustea, baita egarriz ere Sikareko putzu ondoan!26Perfectus Deus, perfectus homo27 ikusten zaitut: egiazko Jainko, baina egiazko Gizon: nirea bezalako haragiarekin: bere handi izateaz hustu egin zen eta esklabo izaera hartu zuen28, nik inoiz ez nezan dudarik egin ulertzen nauela, maite nauela.
Goseak zegoen. Nekatzen garenean –lanean, ikasketan, apostolutza lanetan–, zerumuga ixten zaigunean, orduan, begiratu Kristori: Jesus onari, Jesus nekatuari, Jesus gose eta egarri daagoenari. Zein ulergarri azaltzen zaren, Jauna! Zein maitagarri! Gu bezalakoa azaltzen zara gure aurrean, gauza guztietan bekatuan izan ezik: gure joera txarrak eta gure erruak zurekin garaitu ditzakegula antzeman dezagun. Nekeak, goseak, egarriak edo malkoek ez baitute garrantzirik… Kristo nekatu egin zen, gose egon, egarri, negar egin zuen. Axola duena borroka da –borroka atsegina, Jauna beti gure ondoan egoten baita– zeruetan dagoen Aitaren borondatea betetzeko29.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/201/ (2026-11-07)