203

Gero, pikondo ihartuari begiratzean, harritu egin ziren ikasleak eta esaten zuten: nola ihartu da bat-batean pikondoa?33. Kristoren hainbeste mirari ikusi dituzten lehenengo hamabi haiek, harri eta zur geratzen dira berriz ere: haien fedeak ez zuen erretzen oraindik. Horregatik ziurtatzen du Jaunak: Benetan diotsuet, zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta “ken hadi hortik eta amildu itsasora” mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da34. Jesu Kristok baldintza hau jartzen du: sinesmenez bizi gaitezela, gero mendiak mugitzeko gauza izango baikara. Eta hainbeste dago mugi beharra… munduan eta lehenik geure bihotzean. Graziari jarritako hainbeste oztopo! Sinesmena, beraz; sinesmena egintzekin, sinesmena sakrifizioarekin, sinesmena umiltasunarekin. Sinesmenak gizaki ahalguztidun bihurtzen baikaitu: eta otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue35.

Gizaki fededunak badaki mundu honetako arazoei buruz ongi irizten, badaki hemen behean dugun hau, Ama Teresaren hitzak erabiliz, ostatu txar batean gau txar bat bezalakoa dela36. Bere ustea ere berritzen du: gure bizia lurrean lan eta borroka garaia dela, Jainkoaren zuzentasunari gure bekatuengatik diogun zorra ordaintzeko garbiketa denbora. Badaki ere mundu honetako ondasunak baliabide direla, eta eskuzabalki, heroitasunez erabiltzen ditu.

Oharrak
33

Mt XXI, 20.

34

Mt XXI, 21.

35

Mt XXI, 22.

36

Ik. Teresa Jesusena, Camino de perfección 40, 9 (70, 4).

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean