190

Mirariak ez omen dira hain ohikoak gaur egun, entzuten da esaten batzuetan. Ez ote da sinesmenez bizi diren arimak gutxiago direla? Jainkoak ezin dio bere agintzari huts egin: eskatu niri eta nazioak emango dizkizut ondare, lur osoaren jabe egingo zaitut1. Gure Jainkoa Egia da, existitzen den guztiaren oinarria: ezer ez da betetzen bere borondate ahalguztidunik gabe.

Hasieran bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan2. Jaunak ez du aldaketarik; ez da mugitzen ibili behar ez dituen gauzen atzetik joateko; Bera mugimendu guztia, edertasun eta handitasun osoa da. Gaur lehen bezala. Kea bezala desagertuko da zerua, jantzia bezala gastatuko lurra (…) Baina nire salbamenak beti iraungo du, nire garaipenak ez du azkenik izango3.

Jainkoak itun berri eta betierekoa ezarri du gizakiekin Jesu Kristorengan. Bere guztiahaltasuna gure salbamenaren zerbitzura jarri du. Gizakiak fidatzen ez direnean, sinesmen faltaz ikaraz daudenean, Isaias profeta entzuten dugu berriz Jaunaren izenean hauxe iragarriz: nire eskua laburregia ote zuek askatzeko? Nik ez ote aski indar zuek libratzeko? Mehatxu hitz bat aski dut, itsasoa lehortu eta ibaiak basamortu bihurtzeko: urik gabe arrainak egarriz hil arte eta bizidunak egarriz hil arte. Zerua itzal estalki batez janzten dut eta zaku baten moduan estaltzen4.

Oharrak
1

Sal II, 8.

2

Gloria Patri... doxologia.

3

Is LI, 6.

4

Is L, 2-3.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean