191
Fedea naturaz gaindiko bertutea da, gure adimena prestatzen duena Jainkoak agertutako egiak onartzera eta Kristori baietz erantzutera, Berak ezagutarazi baitigu bete-betean Hirutasun Dohatsuaren asmo salbatzailea. Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez; azken egun hauetan berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua. Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan5.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/191/ (2026-11-07)