197
Fedea obrekin
Eta berehala jainkozko elkarrizketa bat hasten da, hizketaldi zoragarria, hunkigarria, bihotza pizten duena, orain zu eta ni Bartimeo baikara. Bere jainkozko ahoa irekiz, galdegiten du Kristok: quid tibi vis faciam?, zer nahi duzu ematea? Eta itsuak: Maisu, ikus dezadala16. Zentzuzkoa! Eta zuk, ikusten al duzu? Ez al zaizu gertatu noizbait, Jerikotar itsu horri bezala? Nik ezin dut ahaztu, orain dela urte asko pasarte hau hausnartzen nuela, Jesusek nigandik zerbait espero zuela jakinez –nik zer zen ez nekien zerbait!–, nire jakulatoriak egin nituela. Jauna, zer nahi duzu?, zer eskatzen didazu? Gauza berriren baterako bilatzen ninduela sumatzen nuen eta Rabboni, ut videam horrek –Maisu, ikus dezadala–, Kristori hauxe eskatzera bultza ninduen etengabeko otoitzean: Jauna, bete dadila Zuk nahi duzun hori.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/197/ (2026-11-07)