204
Fedea ez da predikatzeko bakarrik, baizik eta erabiltzeko bereziki. Agian, indarrik gabe egoten gara maiz. Orduan –eta berriz ere Ebanjelio Santura zuzentzen gara– mutil epileptiko haren aita bezala porta zaitezte. Bere semearen salbamenaz arduratzen zen. Kristok sendatuko zuela espero zuen, baina ez zuen halako zorionean sinesten. Eta Jesusek, beti sinesmena eskatzen duenak, arima haren zalantzak ezagutuz, aurreratu zion: sinetsi ahal baduzu, dena ahal du sinesten duenak37. Dena posible da, ahalguztidunak! Baina fedearekin. Gizon hark bere fedea zalantzan sentitzen du, eta beldur da bere sinesmen eskasak bere semea senda dadila eragotziko ote duen. Eta negar egiten du. Ez dezagun lotsarik izan negar horretaz: Jainkoaren maitasunaren fruitua da, otoitz damutuarena, umiltasunarena. Eta mutilaren aitak, malkoz bustita deiadarka esan zuen: Jauna! Sinesten dut: lagundu sinesgabe honi38.
Hitz horiekin berarekin esaten diogu guk ere orain, otoitz tarte hau bukatzean. Jauna, sinesten dut! Zure fedean hezi naiz, zuri hurbildik jarraitzea erabaki dut. Behin eta berriz nire bizitzan zehar zure errukia eskatu dut. Eta behin eta berriz ere ezinezkoa iruditu zait Zuk hainbeste gauza zoragarri egin ahal izatea zure seme-alaben bihotzetan. Jauna, sinesten dut! Baina lagundu nazazu, gehiago eta hobeto sinesten!
Eta Maria Santuari, Jainkoaren Ama eta gure Ama denari, sinesmenaren Maistrari, otoitz hau zuzentzen diogu: Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako39.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/204/ (2026-11-07)