202
Pikondora hurbiltzen da: zuregana eta niregana hurbiltzen da. Jesus arimen gose eta egarriz. Gurutzetik oihu egin du: sitio!30, egarri naiz. Gure egarriz dago, gure maitasunaren egarriz, gure arimen eta Berarengana eraman behar ditugun arimen egarriz, Gurutzearen bidetik, horixe baita hilezkortasunaren eta Zeruko aintzaren bidea.
Pikondora iritsi eta ez zuen aurkitu hostoa besterik31. Penagarria da. Horrela gertatzen al da gure bizitzan? Tamalez, fedea eta umiltasun dardara falta direla gertatzen al da, opariak eta egintzak ez direla azaltzen? Kristau itxura bakarrik dagoela, baina probetxurik ez? Izugarria da. Jesusek agintzen baitu: Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor. Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa32. Pena ematen digu Eskritura Santuko pasarte honek eta, aldi berean, fedea piztera animatzen gaitu, fedearen arabera bizitzera, Kristok gugandik beti irabazia jaso dezan.
Ez gaitezen engaina: Jauna inoiz ez dago gure giza egintzen mende: proiekturik handizaleenak ere, ume jolasak dira Harentzat. Arimak nahi ditu Berak, maitasuna; bere nahia da guztiak betierekotasunean bere Erreinuaz gozatzera joan daitezen. Asko lan egin behar dugu lurrean; eta ongi lan egin, eguneroko eginkizun hori baita santutu behar duguna. Baina ez dezagun inoiz ahaztu Jainkoarengatik egitea. Gugatik egingo bagenu, harrokeriaz, orbela bakarrik sortuko genuke: ez Jainkoak, ez gizakiek ez lukete, zuhaitz ostotsu horretan, gozotasun pixka bat ere lortuko.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/202/ (2026-11-07)