194

Gauzen jainkozko neurria eskuratu behar dugu, naturaz gaindiko ikuspuntua inoiz galdu gabe, eta Jesus gure miseriez ere baliatzen dela jakinez, bere aintzaren distira ager dadin. Horregatik, zuen kontzientzian buruzaletasuna, nekea, bihozgabekeria edo grina txarren zama bihurrika dabiltzala sentitzen duzuenean, susper zaitezte berehala eta entzun Maisuari, gutako bakoitza garen errealitate tristearen aurrean izutu gabe, bizi garen bitartean gure ahultasunak beti lagunduko baitigute.

Hau da kristauaren bidea. Eten gabe erregutu behar da, fede sendo eta apal batez: Jauna!, ez zaitez nitaz fida. Ni bai fidatzen naizela zutaz. Eta Kristo Jesusen begirada maitetsu, errukior eta samurra gure ariman sumatzean, Berak ez baikaitu uzten, bere sakontasun osoan ulertuko ditugu Apostoluaren hitzak: virtus in infirmitate perficitur9; Jaunarengan gure sinesmena jarriz, ahulak izan arren –hobeto esana, gure miseriekin– Aitari leialtasuna gordeko diogu; jainkozko botereak distiratuko du, ahultasunaren erdian guri eutsiz.

Oharrak
9

2 Ko XII, 9.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean