193

Jaunak lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta itsuari begiak igurtzi zizkion. Gero esan zion: zoaz garbitzera Siloeko ur putzura –Siloek Bidalia esan nahi du– . Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen7.

Zein fede ziurraren eredua itsu honek eskaintzen diguna! Sinesmen bizia, eraginkorra. Horrelakoa al da zure jokabidea Jainkoaren aginduekin, itsu zauden une askotan, zure arimaren kezketan argia ezkutatzen denean? Zer botere zuen urak, begiak bustitzean sendatuak izan zitezen? Egokiagoa litzateke kolirio misteriotsuren bat, alkimista jakintsu baten laborategian prestatutako sendagai zoragarri bat. Baina gizon hark sinesten du; Jainkoaren agindua egin eta begiak argitasunez beteta itzultzen da.

Komenigarria ikusi zen –idatzi zuen San Agustinek pasarte honi buruz ari zela– Ebanjelariak ur putzuaren izenaren esanahia azaldu zezala, Bidalia esan nahi duela esanez. Orain ulertzen duzue nor den Bidali hau. Jauna guregana bidalia izan ez balitz, inor ez litzateke bekatutik libratua izango gure artean8. Fede sendoz sinetsi behar dugu salbatzen gaituenarengan, gu sendatzeko bidalia izan den jainkozko Sendagai honengan hain zuzen. Zenbat eta handiagoa edo etsiagoa izan gure gaixotasuna, hainbat eta indar handiagoz sinetsi behar dugu.

Oharrak
7

Jn IX, 6-7.

8

S. Agustin, In Ioannis Evangeliun tractatus XLIV, 2 (PL 35, 1714).

Puntu hau beste hizkuntza batean