100
Harrokeria arimaz nagusitzen denean, ez da harritzekoa atzetik, jarraian, bizio guztiak etortzea: zikoizkeria, neurrigabekeriak, bekaizkeria, zuzentasunik eza. Harroa alferrik saiatzen da gizaki guztiekin errukior den Jainkoa bere tronutik kentzen, bera, bihozgabekeriaz jarduten den hori, han egokitzeko.
Jaunari eskatu behar diogu ez gaitzala utzi tentaldi horretan erortzen. Harrokeria bekatuetarik okerrena da eta barregarriena. Bere mila lilurapenen bidez norbait harrapatzea lortzen badu, erasotutako pertsona itxuraz janzten da, hutsez betetzen, alegiako zapoa bezala harropuzten da, papoa puzten zuen hura, harro-harro, lehertu arte. Harrokeria desatsegina da, giza mailan ere: pertsona eta gauza guztien gainetik dagoela uste duenak, bere buruari begira dago beti besteak gutxiesten, eta beste horiek bere harropuzkeriari burla eginez erantzuten diote.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/100/ (2026-11-07)