98
Jainkoak harroei aurre egiten die, apalei, berriz, onginahia azaltzen11, erakusten du San Pedro Apostoluak. Edozein garaitan, edozein giza egoeratan, ez dago beste biderik –jainkozko bizia bizitzeko– umiltasunarena baino. Gure beherapenean gozatzen ote da Jauna? Ez. Zer iritsiko luke gure beherapenaren bidez dena egin duenak eta den guztia eutsi eta zuzentzen duenak? Jainkoak gure umiltasuna bakarrik nahi du, geure buruaz hustu gaitezen, Berak gu bete ahal izateko; eragozpenik jar ez diezaiogun nahi du Berak, bere grazia –giza hizkeraz mintzatuz– ugariago sar dadin gure bihotz gaixoan. Apalak izateko bere goi-argia bidaltzen digun Jainko bera baita gure gorputz ezerez hau antzaldatuko duena, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker12. Jaunak bereak egiten gaitu, jainkotze on batez jainkotzen.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/98/ (2026-11-07)