104

Umiltasunaren fruituak

Zenbat eta handiago izan, orduan eta gehiago apaldu zeure burua, eta Jaunaren gogoko izango zara23. Apalak izanez gero, Jaunak inoiz ez gaitu utziko. Harroaren handikeria apalarazten du Berak, baina apalak salbatzen ditu. Errugabea onik ateratzen du, eskuak garbi dituelako askatua izango da hau24. Jaunaren erruki neurrigabea luze gabe dator umiltasunez deitzen dionaren laguntzan. Eta orduan bere izatearen arabera egiten du: Jainko Ahalguztidun bezala. Arrisku handiak izanda ere, arimari eraso egiten diotela badirudi ere, alde guztietatik bere salbamenaren etsaiek inguratzen badute ere, ez da galduko. Eta hori ez da beste denboretako tradizioa bakarrik, orain ere gertatzen da.

Oharrak
23

Sir III, 20.

24

Ik. Jb XXII, 29-30.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean