109

Begira Mariari. Inoiz ez da izan sorkaririk Jainkoaren nahiari umiltasun handiagoz bere burua eman dionik. Ancilla Domini-ren37 umiltasuna, Jainkoaren mirabearena da, hain zuzen ere, causa nostrae laetitiae, gure pozaren iturri bezala deitua izatearen arrazoia. Eva, bekatu egin ondoren, eroturik Jainkoaren pareko egin nahiez, Jainkoagandik ezkutatzen zen, lotsaturik: triste zegoen. Maria, Jainkoaren mirabe zela aitortuz, Jainko Hitzaren Ama egina izan zen, eta pozez bete zen. Ama on honen poztasun hau gu guztiei itsats dakigula: horretan, Beraren –Ama Birjinaren– antzeko izan gaitezela, eta horrela, Kristoren antz handiagoa izango dugu.

Oharrak
37

Lk I, 38.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean