97
San Paulok, misterio hau gogoratzean, gaur arretaz ahogoza dezakegun bozkariozko himno honi ekiten dio: Izan itzazue zuen bihotzean Kristo Jesusek berean izan zituen sentipen berak. Jainko izaerako izanik, ez esku hartuz, esentziaz baizik, zen Jainkoarekin berdin; halere hustu egin zen bere handi izateaz, morroi itxura hartu zuen, gizakien antzeko eginez eta gizaki mailara jaitsiz. Bere burua beheratu zuen, heriotzaraino menpeko eginez, Gurutzeko heriotzaraino8.
Jesu Kristo gure Jaunak sarritan proposatzen digu bere irakatsietan bere umiltasunaren adibidea: ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni9. Beste biderik ez dagoela jakin dezagun zuk eta biok, gure ezereza zinez ezagutzeak bakarrik gordetzen duela Jainkoaren grazia guregana erakartzeko indarra. Guregatik, Jesus etorri zen gose izan eta janaria ematera, egarri eta edaten ematera, gure hilkortasunez bere burua jantzi eta gu hilezkortasunez janztera, pobre etorri zen gu aberats egiteko10.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/97/ (2026-11-07)