99

Harrokeria, etsaia

Eta zerk galarazten du umiltasun hau, jainkotze on hau? Harrokeriak. Horixe da jainkotze txarrera daraman bekatu nagusia. Harrokeriak darama, gauza txikienetan agian, Satanasek gure lehen gurasoei aurkeztu zien iradokizunari jarraitzera: begiak zabalduko zaizkizue eta Jainkoa bezala bihurtuko zarete, onaren eta txarraren jakitun13. Eskrituran irakurtzen da ere harrokeriaren hasiera Jainkoarengandik aldentzea izaten dela14. Izan ere, bizio horrek, errotu ondoren, gizakiaren bizitza osoaren gainean du eragina, San Joanek superbia vitae15, bizitzaren harrokeria deitzen diona bihurtu arte.

Harrokeria? Zertaz? Eskritura Santuak, azentu tragikoak eta, aldi berean, barregarriak jasotzen ditu harrokeria laidoztatzeko: zertaz harrotzen zara, hauts-errauts? Bizirik zaudela ere erraiak oka egiten dituzu. Ondoez arin bat eta medikuak irribarre egiten du. Gaur errege dena, bihar hila16.

Oharrak
13

Has III, 5.

14

Sir X, 14.

15

1 Jn II, 16.

16

Ik. Sir X, 9, 11-12.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean