96
Jainkoa entzuteko
Eskritura Santura joaten bagara, umiltasuna behar-beharrezko baldintza dela ikusiko dugu Jainkoa entzutera prestatzeko: Zuhurtzia umiltasunaren lagun4, azaltzen du Esaera Zaharren liburuak. Umiltasuna geure buruari garen bezala begiratzea da, leungarririk gabe, egiarekin. Eta ezer gutxi balio dugula ulertzean, Jainkoaren handitasunera zabaltzen gara: horixe da gure handitasuna.
Zein ederki ulertzen zuen hau Ama Birjinak, Jesusen Ama Santuak, munduan izan diren eta izango diren sorkaririk gorenenak. Mariak Jainkoaren boterea goraipatzen du: ahaltsuak goi-postuetatik bota eta ezerezak gora jaso ditu5. Eta Jainkoaren probidentzia hau berriro bete dela Berarengan kantatzen du: bere mirabe ezerez honengan jarri baititu begiak, horregatik dohatsu deituko naute guztiek gaurdanik6.
Maria, bere bihotz guztiz garbian, santutasunez eraldatuta agertzen da Jainkoaren umiltasunaren aurrean: Espiritu Santua jaitsiko da zuregana, eta Goi-goikoaren indarrak bere itzalpean hartuko zaitu; horregatik zuregandik jaioko den Santua, Jainkoaren Seme deituko dute7. Mariaren umiltasuna hondorik gabeko grazia multzo izugarri horren ondorioa da, bere erraietan Hirutasun Santuaren Bigarren Pertsona gizon egitearekin eman dena.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/96/ (2026-11-07)