106
Egiazale bazarete, zareten bezala agertzen bazarete, umiltasunean oinarriturik jainkotzen bazarete, ez harrokerian, zuek eta ni edozein girotan arriskurik gabe mantenduko garela gogoratzen dizuet: garaipenez hitz egin ahal izango dugu beti eta garaile deituko gara. Baretasuna, arimaren zoriona eta bihozberatasuna dakarten Jainko maitasunaren barne-garaipenez.
Umiltasunak egintza handiak aurrera eramatera bultzatuko gaitu; baina baldintza honekin: ez dezagula inoiz ahaztu gure urritasunaren kontzientzia, egunez egun hobeto ezagutu dezagula gure ahultasuna. Zalantzarik gabe aitor ezazu zerbitzu pila handi bat bete behar dituen zerbitzari bat zarela. Ez harrokeriatan ibili Jainkoaren seme deitua izateagatik –grazia aitortu bai, baina ez dezagun gure izaera ahaztu–; ez harropuztu egin behar zenuena ongi egin duzulako, zure betebeharra bete duzulako. Eguzkiak bere eginkizuna betetzen du; ilargiak obeditzen; aingeruek beren egitekoa burutzen, Jainkoak jentilentzat aukeratu zuen tresnak honela dio: apostolu izenik ere ez dut merezi, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen (1 Ko XV, 9)…Guk ere ez dezagun nahi geure buruagatik goretsiak izan26: gure merezimenduengatik, hain zirtzilak beti.
S. Anbrosio, Expositio Evangelii secundum Lucam, VIII, 32 (PL 15, 1774).
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/106/ (2026-11-07)