107
Umiltasuna eta alaitasuna
Libra nazazu gizon maltzur eta gaiztoarengandik27. Berriz ere, Mezaren testua jainkotze onaz mintzatzen zaigu: begien aurrean jartzen digu zein gai txarrez eginak gauden, gure joera gaizto guztiekin; eta gero honela otoi egiten du: emitte lucem tuam28, bidali zure argia eta egia, zure mendi santura zuzendu eta eraman nautenak. Ez dit axola zuei azaltzea hunkitu egin naizela Gradualeko hitz hauek esatean.
Nolakoa izan behar da gure jarduera jainkotze on hori lortzeko? Ebanjelioan irakurtzen dugu Jesusek ez zuela nahi Judeara joan, juduak bere bila baizebiltzan hiltzeko29. Berak, bere nahiaren asmo batez etsaiak suntsi zitzakeen hark, giza baliabideak ere jartzen ditu. Jainkoa zenak eta gorabeherak aldatzeko bere erabaki bat nahikoa zuenak, ikasbide xarmagarri bat utzi digu: ez zen Judeara joan: Bere aideek esan zioten Jesusi: irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten30. Ikuskizuna eskaini zezala nahi zuten. Ikusten? Ikusten duzue jainkotze ona eta jainkotze txarraren irakatsi bat dela?
Jainkotze ona:Usteon dute zuregan –kantatzen du Mezako Eskaintzak– ezagutzen zaituztenek, zuregana jotzen duenik ez baituzu, Jauna, bazterrean uzten31. Eta grapez betetako buztin errearen poza dator gero: ez baita errukarrien otoitzez ahaztu32, apalen otoitzez.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/107/ (2026-11-07)