205

Duela urte asko, egunez egun sendoagotzen ari zen segurtasunez, hauxe idatzi nuen: itxaron dena Jesusengandik: zuk ez duzu ezer, ez duzu ezer balio, ezin duzu ezer. Berak egingo du dena, zu bere besoetan jartzen bazara1. Denbora pasa da eta nire uste hura gero eta sendoagoa, sakonagoa bihurtu da. Jende askoren bizitzetan ikusi dut, Jainkoarenganako itxaropenak maitasunezko su zoragarriak pizten dituela, bihotza pil-pilean mantentzen dituzten suak, beherapenik gabe, makalaldirik gabe, nahiz eta bidean zehar sufritzen den, eta batzuetan benetan sufritzen.

Mezaren Epistolaren testua irakurtzen ari nintzela, hunkituta geratu naiz, eta zuei ere beste horrenbeste gertatu zaizuela pentsatzen dut. Apostoluaren hitzen bidez Jainkoak hiru bertute teologalen arteko jainkozko egitura begiestea laguntzen zigula ohartzen nintzen; hiru bertute horiek osatzen duten euskarriaren gainean ehunduta dago gizon kristauaren eta emakume kristauaren egiazko bizitza.

Entzun berriro San Paulori: Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez. Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio; eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela; eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu gure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez2.

Oharrak
1

Consideraciones espirituales, Cuenca, 1934, 67. orr.

2

Erm V, 1-5.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean