226

Kristauok munduan egin behar dugun apostolutza nagusia, fedearen testigantza onena, Elizaren barruan egiazko maitasunaren giroa arnasten laguntzea izan behar da. Benetan elkar maite ez badugu, erasoak, kalumniak eta liskarrak izanez gero, nor erakar dezakete Ebanjelioaren Berri Ona zabaltzen dutela esaten dutenek?

Gauza erraza da, modaz dagoena, gizaki guztiak, fededunak nahiz fedegabeak, maite ditugula ahoz esatea. Baina hau dioenak, fedean bere senide direnak gaizki tratatzen baditu, zalantzan jartzen dut bere jardueran berritsukeria itxuratia baino bestelako zerbait dagoenik. Alderantziz, Aita beraren seme-alabak garenak, fede berean elkarturik gaudenak eta itxaropen beraren oinordeko garenak13 Kristoren bihotzean maite baditugu, gure arima handitu eta piztu egiten da denak Gure Jaunarengana hurbildu daitezen irrikaz.

Maitasunaren baldintzak gogoratzen ari naiz zuei eta, agian, baten batek pentsatuko zuen esan berri ditudan hitz horietan bertute hori, hain zuzen ere, falta dela. Zeharo oker dabil. Harrokeria santuz eta sasi ekumenismorik gabe ziurta diezazueket pozez bete nintzela joandako Vatikano II Kontzilio Ekumenikoan, indar berrituaz, ardura hau mamitzen hasi zenean: Bide bakarretik, Jesusen bidetik, aldendurik dabiltzanei Egia eramateko ardura; gizadi osoa salba dadin goseak erretzen bainau.

Oharrak
13

Minucio Félix, Octavius, XXXI (PL 3, 338).

Puntu hau beste hizkuntza batean