227
Bai, handia izan zen nire poza, baita ere Opus Deik hainbeste maite duen apostolutza, ad fidem apostolutza, berresten zelako, inor baztertzen ez duena, eta kristau ez direnak, ateoak, paganoak onartzen dituena, ahal den neurrian gure Elkartearen ondasun espiritualetan parte har dezaten: honek neke eta leialtasunezko historia luzea du, beste batzuetan kontatu izan dudana. Horregatik diot berriz, beldurrik gabe, ardura itxurati eta gezurtia iruditzen zaidala urrun daudenak ongi tratatzera daramana, aldi berean gurekin fede bera bizi dutenak zapaldu edo mespretxaten dituelarik. Ez dut uste ere kalean dagoen eskale behartsuenaz arduratzen zarenik, etxekoak gogaitzen badituzu; haien poz, nahigabe eta samintasunen aurrean axolagabe geratzen bazara; ez bazara saiatzen haien akatsak ulertzen edo kontuan ez hartzen, betiere Jainkoaren iraina ez badira.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/227/ (2026-11-07)