237

Orain, Berarekin solasaldi hau amaitzeko, Jainkoari eskatuko diogu onar diezagula San Paulorekin errepikatzea garaile ateratzen garela, maite izan gaituenari esker. Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez beste goiko indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, ez ortziko eta ez lurrazpiko indar, ez beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik36.

Maitasun honi buruz Eskriturak hitz gartsuz esaten du ere: Uholdeak maitasuna ezin itzali, ezta ibaiek ito37. Maitasun horrek Andre Mariaren Bihotza bete zuen beti gizadi guztiarentzat Ama erraiekin aberasteraino. Ama Birjinarengan, Jainkoarenganako maitasuna seme guztienganako ardurarekin nahasten da ere. Zenbat sufritu behar izan zuen bere Bihotz maitagarriak, arretaz, xehetasun txikienei begira –ez dute ardorik38– jende multzoaren ankerkeria ikusiz, borreroen aldetik Jesusen Nakaldia eta Heriotza izan zen basakeria hura. Baina Mariak ez du hitzik esaten. Bere Semeak bezala, maitatu, isildu eta barkatu egiten du. Hori da Maitasunaren indarra.

Oharrak
36

Erm VIII, 37-39.

37

Kt VIII, 7.

38

Jn II, 3.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean