235
Horregatik, San Paulorekin berriro diotsuet: Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz. Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adineko sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere, maitasunik ez badut, ez naiz ezer29.
Jentilen Apostoluaren hitz hauen aurrean, badira, Jaunak bere Haragi eta Odolaren Sakramentua iragarri zuenean Kristoren ikasle batzuek esan zutenekin bat datozenak: Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?30. Onartezina da, bai. Apostoluak aipatzen duen maitasuna ez baita filantropiara, humanitarismora edota lagun hurkoaren sufrimenduaren aurrean bidezkoa den gupidara mugatzen: Bertute teologala erabiltzea eskatzen du, hots, Jainkoarenganako maitasuna eta, Jainkoagatik, besteenganako maitasuna. Horregatik maitasuna ez da behinere itzaltzen, profezi dohaina desagertu egingo da, hizketa arrotzez mintzatzea amaituko… Hiru gauza ditugu oraindik iraunkor direnak : sinesmena, itxaropena eta maitasuna ; baina hiruretan handiena maitasuna da31.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/235/ (2026-11-07)