231
Zein maitasun da hori? Eskritura Santuak dilectio hitza erabiltzen du, ez dela sentimenduzko maitasunaz bakarrik ari adierazteko. Nahimenaren erabaki sendoa dela esan nahi du. Dilectio, electio-tik dator, aukeratzetik. Nik esango nuke kristauki maitatzea maite nahi izatea dela, Kristorengan arimen ona bilatzeko erabakia hartzea, inolako diskriminaziorik gabe, beraientzat gauzarik onena lortzen saiatuz lehenik: Kristo ezagutu eta Beraz maitemindu daitezela.
Jaunak bultzatzen gaitu: ongi jardun zaitezte gorrotatzen zaituztenekin eta otoitz egin pertsegitzen eta kalumniatzen zaituztenen alde22. Gizalegez, izan daiteke estimurik ez sentitzea uko egingo gintuzketenen alde, haiengana hurbilduko bagina. Baina Jesusek eskatzen digu ez diezaiegula gaizkiaz erantzun gaiztakeria; ez dezagula aukerarik galdu haiek bihotzez zerbitzatzeko, kostata ere; ez ditzagula inoiz ahaztu gure otoitzetan.
Dilectio hori, maitasun hori, ñabardura maitagarrigoez betetzen da fedean gure senide direnei dagokienean, eta bereziki, Jainkoak hala ezarri baitu, gugandik hurbil lan egiten dutenei dagokienez: gurasoak, senarra edo emaztea, seme-alabak, anai-arrebak, adiskideeak, lagunak, auzokoak. Maitasun hori ez balego, giza maitasun jator eta garbia, Jainkoarengana zuzendutakoa eta Harengan oinarritua, ez litzateke egiazko karitaterik izango.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/231/ (2026-11-07)