26

Askatasunaren zentzua

Inoiz ez dugu ulertuko erabat Jesu Kristoren askatasun hori, bere maitasuna bezain zabala –mugagabea–. Baina haren opari eskuzabalaren altxor zoragarri horrek hau pentsatzera eraman behar gaitu: zergatik utzi didazu, Jauna, zure pausoei jarraitzeko, baina baita ere zu iraintzeko gauza egiten nauen pribilegio hau? Horrela iristen gara igartzera askatasunaren erabilera zuzena, onera zuzentzen denean; eta haren norabide okerra, ordea, ahalmen honen bidez, gizakia maitasunen Maitasunaz ahaztu eta berarengandik aldentzen denean. Norberaren askatasunak –beti bere alde atera izan naiz eta nire indar guztiz aterako–, nire ahultasunaz jabeturik ere, ziurtasun osoz hau galde egitera narama: zer espero duzu nigandik, Jauna, nik borondatez bete dezadan?

Kristok berak erantzuten digu: veritas liberabit vos13, egiak aske egingo zaituzte. Zein da, baina, gure bizitzan askatasunaren bidea hasi eta burutzen duen egia hori? Laburtuz adieraziko dizuet, Jainkoaren eta gizakien arteko harremanek dakartzaten pozez eta ziurtasunez adieraziko ere: Jainkoaren eskuetatik irten garela, Hirutasun Santuak beste gauzen gainetik maite gaituela eta Aita hain handiaren seme-alabak garela jakitea. Jaunari eskatzen diot erabaki dezagula horretaz ohartzea, egunez egun ahogozatuz: horrela jardungo gara pertsona aske gisa. Ez ahaztu: Jainkoaren seme-alaba dela ez dakienak, ez daki bere egiarik barnekoena, eta Jauna gauza guztien gainetik maite dutenen nagusitasun eta jabetzarik gabe ari da bere jokabidean.

Garbi jakin ezazue, zerua irabazteko askatasunez saiatu behar gara, erabateko, borondatezko eta etengabeko erabaki betean. Baina askatasuna berez ez da aski: norabide bat behar du, gidaritza bat. Ez du arimak inork zuzendu gabe ibiltzerik; horretarako izan da erosia, Kristo izan dadin bere Errege, eraman erraza baita haren uztarria eta arina haren zama (Mt XI, 30), eta ez deabrua, honen erregetza astuna baita14.

Arbuiatu aldarrikatze penagarri hutsarekin aski dutenen gezurra: askatasuna, askatasuna! Askotan, aldarri horretan bertan zorigaiztoko morrontza ezkutatzen da: okerra nahiago duen hautaketak ez baitu askatzen; askatzen duen bakarra Kristo da15, bera bakarrik baita Bidea, Egia eta Bizia16.

Oharrak
13

Jn VIII, 32.

14

Origenes, Commentarii in Epistolam ad Romanos, V, 6 (PG 14, 1034-1035).

15

Ik. Ga IV, 31.

16

Ik. Jn XIV, 6.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean