32
Kontzientzien askatasuna
Apaiz naizen urteetan zehar, ez dut esango predikatu baizik eta norberaren askatasunari diodan maitasuna oihukatzen dudanean, mesfidantza keinu bat nabaritzen dut batzuengan, askatasuna defendatzea arriskutsua dela fedearentzat sumatuko balute bezala. Egon daitezela lasai bihotz txepel horiek. Askatasunaren interpretazio oker batek bakarrik eraso egiten dio fedeari: helburu, arau objektibo, lege eta erantzukizunik gabeko askatasun batek. Hitz batean, sasiaskatasunak. Zoritxarrez, horixe da zenbaitek aldarrikatzen dutena; aldarrikapen hori bai dela fedeari eraso egitea.
Horregatik ez da zeharo egokia kontzientziaren askatasunaz hitz egitea, ontzat emango bailuke moralaren aldetik gizakiak Jainkoa arbuiatzea. Jaunaren salbamen erabakien kontra jarri gintezkeela gogoratu dugu; bai, hori egin genezake, baina ez dugu egin behar. Eta norbaitek, nahita, jarrera hori hartuko balu, bekatu egingo luke aginduen artean lehena eta funtsezkoa hautsiz: maita ezazu Jainkoa gauza guztien gainetik31.
Nik neure indar guztiekin defendatzen dut kontzientzien askatasuna32; horrek esan nahi du inori ez zaiola zilegi izakiak Jainkoari kultu eman diezaiola galaraztea. Errespetatu egin behar dira bidezko egi-egarriak: gizakiak Jauna bilatu, ezagutu eta gurtzeko betebehar larria du, baina lurrean inork ezin du lagun hurkoari ezarri ez duen sinesmenaz jardutea; Jainkoagandik jaso duenari kalte egiteko eskubidea inork bere egin ezin dezakeen bezelaxe.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/32/ (2026-11-07)