30

Gogora ezazue talentuen parabola. Bat bakarra hartu zuen morroi hark ongi erabili zezakeen –bere lagunek bezala–, errenta eman zezan ardura zitekeen, bere trebetasunaz baliatuz. Eta zer pentsatu du? Galduko ote duen beldurraz kezkatuta dabil. Bai. Eta, gero? Lurpean gordetzen du27. Eta ez du fruiturik ematen.

Ez dezagun ahaztu lanerako gaitasunaz, adimenaz, nahimenaz, gizaki osoaz ongi baliatzeko beldur gaixoti honen adibide hau. Badirudi hauxe baieztatzen duela dohakabe hark: Lurperatzen dut, baina nire askatasuna salbu dago! Ez. Askatasuna gauza jakin batera makurtu da, idortasun urri eta iharrenera. Aukera egin du, ez baitzuen beste erremediorik: baina gaizki aukeratu.

Askatasuna eta norberaren eskaintza kontrajartzea baino gauza faltsuagorik ez dago. Norberaren eskaintza askatasunaren ondorio baita. Begira, ama bat bere seme-alabenganako maitasunagatik sakrifikatzen denean, aukera egin du; eta maitasun horren neurriaren arabera, horrela agertuko da haren askatasuna. Maitasun hori handia bada, askatasuna emankorra ageriko da, eta seme-alaben zoriona, bere burua eskaintzea eskatzen duen askatasun dohatsu horretatik dator; eta askatasuna den zorioneko buru eskaintza horretatik hain zuzen ere.

Oharrak
27

Ik. Mt XXV, 18

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean