42
Lehenengo ordutik
Zeruetako erreinua, goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen etxeko jaunaren antzekoa da7. Ezaguna duzue kontakizuna: gizon hura ordu desberdinetan itzuli zen plazara langileak kontratatzera: Batzuk egunsentian deituak izan ziren; beste batzuk ilunabarrean.
Denek denario bana jaso zuten: agindu nizun soldata, hots, nire antzirudia. Denarioan Erregearen irudia grabatuta dago8. Hauxe da Jainkoaren errukia: bakoitzari bere gorabeheren arabera deitzen dio, gizaki guztiak salba daitezen9 nahi du eta. Baina gu kristau jaioak gara, fedean hezi gaituzte, Jaunaren aukeraketa oso garbi hartu dugu. Hori horrela da. Orduan, erantzutera gonbidatuak zaretela sentitzen duzuenean, azkeneko orduan bada ere, herriko plazan gelditzeko gauza izango al zarete, eguzkitan, haietako langile asko bezala, denbora sobran zutelako?
Ez zaigu denborarik sobran gelditu behar, ezta segundo bat ere: eta ez dut bidezkoa dena baizik esaten. Lana badago, mundua handia da eta milioika dira Kristoren doktrina oraindik garbi entzun ez duten arimak. Zuetako bakoitzari ari natzaio. Denbora sobran baduzu, pentsa ezazu pixka bat: baliteke epelkerian sartuta bizi izatea edo, naturaz gaindiko hizkera erabiliz, elbarritua egotea. Ez zara mugitzen, geldirik zaude, antzu, zure ondoan, zure giroan, zure lanean, zure familian, inguruan dituzunei eman behar zeniekeen on guztia garatu gabe.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/42/ (2026-11-07)