43

Agian, esango didazu: eta zergatik ahalegindu behar naiz? Ez nik, San Paulok erantzuten dizu: Izan ere, Kristoren maitasunak bultzatzen gaitu10. Bizitza osoaren tartea ez da aski zure maitasunaren mugak zabaltzeko. Opus Deiren hasiera-hasieratik atsedenik gabe azaldu dut Kristoren oihu hura errepikatzeko dudan gogo bizia, obretan bihurtzea erabakitzen duten arima eskuzabalentzat: honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean11. Horretan, hain zuzen ere, ezagutuko gaituzte, maitasuna baita kristauaren edozein jardueraren abiapuntua.

Berak, garbitasun bera izanik, ez digu esaten beren bizi garbiagatik ezagutuko dituztenik bere ikasleak. Eta neurritasuna berbera izanik –ez da ezta harri baten jabe ere, non bere burua ezarri–12, hainbeste egun barau eginez bakarlekuan igaro zituenak13, ez die esaten Apostoluei: tripazain eta edale ez zaretelako ezagutuko dute nik aukeratuak zaretela.

Kristoren bizitza garbia zartako bat zen –garai guztietan izan den eta izango den bezala– orduko gizarte harentzat, usteldua askotan, orain bezala. Haren neurritasuna beste astinaldi bat eten gabeko janaldietan zebiltzanentzat, jan ondoren nahita oka eginez bazkaritan jarraitzearren, San Paulok zioena hitzez hitz betez: sabela dute Jainko14.

Oharrak
10

2 Ko V, 14.

11

Jn XIII, 35.

12

Ik. Mt VIII, 20.

13

Ik. Mt IV, 2.

14

Ik. Flp III, 19.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean