44
Jaunaren umiltasuna beste astindu bat zen bere buruaz bakarrik arduratuz bizitza gastatzeko modu harentzat. Erroman nintzela, behin baino gehiagotan esan izan dut eta agian zuek ere inoiz entzun didazue, arku haien azpitik, gaur hondakin bihurtuak, desfilatzen zutela, garaile, harro, handikeriaz beteak, enperadoreek eta haien jeneral garaitzaileek. Eta monumentu horiek zeharkatzean, agian, burua makurtzen zuten, beren kopeten maiestatearekin arku izugarri hura kolpatzeko beldurrez. Kristok, ordea, umila izanik, ez du esaten: umilak eta xumeak zaretelako ezagutuko dute nire ikasleak zaretela.
Zera ohartarazi nahi nizueke: hogei mende ondoren, berritasunaren indar guztiarekin azaltzen dela oraindik Maisuaren Agindua. Hauxe da, izan ere, Jainkoaren egiazko seme-alaben aurkezpen gutuna. Nire apaiz bizitzan zehar, oso maiz esan izan dut, zoritxarrez, askorentzat berria dela oraindik, inoiz edo ia inoiz ez baitira saiatu agindu hori beren egintzetara eramaten: penagarria benetan, baina hala da. Eta garbi dago Maisuaren baieztapena argi eta garbi nabarmentzen dela: honetan ezagutuko zaituzte, elkar maite duzuelako! Horregatik sentitzen dut Jaunaren hitz hauek etengabe gogoratzeko premia. San Paulok hau eransten du: Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea15. Txolarte galduak, agian, denbora sobran duzula aitzakiaz jarriz... Hainbeste senide, zure lagun, lanez gainezka dauden bitartean! Leun-leun, gizalegez, irribarrea ezpainetan, lagundu iezaiezu, ia nabaritu ezin dezaten moduan; ezin dezatela eskerrak eman ere, zure maitasuna hain fina izanik isilean pasatzen baita.
Ez zitzaiela une bat libre gelditu, argudiatuko zuten kriseiluak hutsik zeramaten neskatxa gaixo haiek. Egunaren zati handiena libre dute plazako langile haiek, ez baitira zerbitzatzera behartuak sentitzen, nahiz eta Jauna etengabe haien bila ari, premiaz, lehenbiziko ordutik. Onar dezagun, baietz erantzunez, eta maitasunez jasan dezagun –izan ere, hori ez da jasatea– egun osoko nekea eta beroa16.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/44/ (2026-11-07)