50

Pikondo antzua

San Mateok esaten digu ere Jesus gosez zetorrela Betaniatik itzultzean24. Beti hunkitzen nau Kristok, batez ere egiazko Gizon, hutsik gabea dela ikustean, guztiz Jainko delarik ere, gure ezereza eta bakoitzaren giza ahultasunak ere ongi erabiltzen guri erakusteko; horrela geure burua osorik –garen bezala– Aitari eskain diezaiogun, Berak atseginez onartzen baitu erre-opari hori.

Goseak zegoen. Unibertsoaren Egilea, gauza guztien Jauna, gose! Jauna, eskerrak ematen dizkizut, idazle sakratuak –Jainkoaren goi-argiari esker– zertzelada hau utzi digulako pasarte honetan, xehetasun honen bitartez, Zu gehiago maitatzera behartzen bainau eta zure Gizatasun txit Santua ikusteko gogo bizia izatera bultzatzen! Perfectus Deus, perfectus homo25, guztiz Jainko eta guztiz Gizon, hezur-mamizkoa, zu bezala, ni bezala.

Oharrak
24

Ik. Mt XXI, 18.

25

Quicumque sinboloa.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean