48

Mahastiaren oinean

Bazen etxeko jaun bat; eta mahasti bat landatu zuen, hesiz inguratu, lurrean dolare bat egin eta dorre bat eraiki zuen; eta nekazari batzuei eman zien errentan eta bera urrutira joan zen22.

Parabola honen irakaspenak orain interesatzen zaigun ikuspuntutik hausnartu nahi nituzke. Kontakizun honetan Tradizioak beti ikusi izan du Jainkoaren herri hautatuaren patuaren irudia; eta batez ere erakutsi digu Jaunaren maitasun hain handiari, desleialtasunez eta esker onik gabe erantzuten diogula gizakiok.

Zehazki, urrutira joan zen horretan gelditu nahi dut. Berehala ulertzen dut kristauok ez dugula mahasti hau utzi behar, non Jaunak sartu gaituen. Gure indar guztiak lan horretan erabili behar ditugu, hesi barruan, dolarean lan eginez, eta, eguneko lana bukatzean, dorrean atseden hartuz. Erosotasunak herrestan eraman gaitzala utziko bagenu, Kristori hauxe erantzutea bezala izango litzateke: e! nire urteak niretzat dira, ez Zuretzat. Ez dut zure mahastia zaintzen arduratu nahi.

Oharrak
22

Mt XXI, 33.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean