45

Etekina atera Jainkoarentzat

Gogora dezagun orain urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak utzi zizkien17 gizon haren parabola. Diru kopuru desberdina utzi dio bakoitzari, bera ez dagoen bitartean administra dezan. Oso egoki iruditzen zait talentu bakarra hartu zuenaren jarduerari begiratzea orain: nire lurraldean maltzurkeria deitzen zaion moduan jarduten da. Bere maila eskaseko adimenarekin pentsatu eta eta hauxe erabakitzen du: lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua18.

Zertaz arduratuko da aurrerantzean gizon hau, bere lan tresna utzi badu? Erantzukizunik gabe, eman ziotena bakarrik itzultzearen erosotasuna aukeratu du. Alferrik pasatzen utziko ditu minutuak, orduak, egunak, hilabeteak, urteak, bizitza! Besteak, arduratzen dira, tratuan dabiltza, jaso dutena baino gehiago itzultzen saiatzen dira jatorki: bidezkoa den fruitua, zehatza izan baita gomendioa: negotiamini dum venio19, ardura zaitezte lan honetan irabazia lortzeko jabea itzuli arte. Honek ez; honek erabilezina bihurtzen du bere bizitza.

Oharrak
17

Mt XXV, 14.

18

Mt XXV, 18.

19

Lk XIX, 13.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean