53

Aitaren gauzetan

Gogoeta hauek hobeto amaitzeko, lagungarria izango zaigula uste dut San Lukasen Ebanjelioaren bigarren ataleko pasarte bat. Kristo mutiko bat da. A zer nahigabea bere Amarena eta San Joserena, zeren eta Jerusalemetik itzultzean, ez baitzetorren ahaide eta lagunen artean! Eta huraxe poza haiena urrutitik ikusten dutenean Israelgo maisuei irakasten. Baina begira zein gogorrak diren itxuraz Semearen ahotik irteten diren hitzak, Amari erantzunez: zergatik zenbiltzaten nire bila?34.

Ez al zen zentzuzkoa Hura bilatzea? Kristo galtzea eta aurkitzea zer den dakiten arimek uler dezakete hau… zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?35. Ez zenekiten nire zeruetako Aitari eman behar diodala nire denbora guztia?

Oharrak
34

Lk II, 49.

35

Lk II, 49.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean