46

Hau gauza penagarria, zeregin gisa, denbora pasatzen uzten bizitzea, Jainkoaren altxorra baita denbora! Ez dago aitzakiarik jarduera hori zuritzeko. Ez beza inork esan: talentu bakarra daukat, ezin dut ezer lortu. Talentu bakarrarekin ere zure egintzen bitartez merezi ahal dezakezu20. Bai gauza tristea, Jainkoak, arimen eta gizartearen zerbitzurako gizakiari ematen dizkion ahalmenetatik, gutxi edo gehiago, probetxurik ez ateratzea!

Kristaua denbora galtzen ari denean lurrean, bere Zerua galtzeko zorian jartzen da: berekoikeriagatik uzkurtu, ezkutatu eta arduragabetzen denean. Jainkoa maite duenak, daukan guztia, den guztia, Kristoren zerbitzuan eman ez ezik, bere burua ematen du. Ez du bere nortasuna –begiratu doilorrez– osasunean, ospean edo karreran ikusten.

Oharrak
20

S. Joan Krisostomo, In Matthaeum homiliae, LXXVIII, 3 (PG, 58, 714).

Puntu hau beste hizkuntza batean